Goitu
Nor gara
GOITU ERAIKUNTZAK S.L. 50 urte baino gehiagoko esperientzia duen enpresa da, eraikuntzaren sektorean espezializatuta dagoena, eta etxebizitza-eraikinak, industria-pabilioiak, obra zibilak eta, oro har, eraikinak birgaitzera bideratutako jarduera duena, ondasun higiezin historiko artistiko gisa katalogatutakoak barne.
Bergarako (Gipuzkoa) familia-gune batean sortu zen enpresa, eta lehenengo eguneko ilusioari eta konpromisoari eusten dio. Hastapenetan tokiko eremura mugatzen zen gure jardun-eremua, baina hedatzen joan da eta, gaur egun, Euskadi osoan garatzen ditugu proiektuak, sustatzaile publikoen zein pribatuen beharrei erantzunez.
Ildo horretan, antolamendu-egitura moderno eta funtzionala dugu, bitarteko tekniko egokiekin, bai eta gure bezeroei, diseinuaren hasierako fasean eta proiektua prestatzerakoan zein, jakina, kontratatutako lana egikaritzerakoan, haien beharrei erantzuteko esperientzia eta prestakuntza duten langileekin; horrela, emaitza onenak lortzen ditugu, kalitateari zein egikaritze-epeei dagokienez.
Eraikuntza-enpresa gisa, GRUPO GOITU enpresa-taldeko kide da, besteak beste, LOTZEN S.L. eta GUNEKA S.L. sustapen-enpresekin batera.
Akreditazioak
Gure enpresaren politikaren eta estrategiaren barruan, gure langile, bezero eta ingurunearen ongizatearekiko eta gogobetetasunarekiko konpromisoa dugu; horrela, geure borondatez dugu AENOR ziurtapena, erreferentziazko ondorengo kudeaketa-sistemetan:
- KALITATEAREN KUDEAKETA (UNE-EN ISO 9001)
- INGURUMEN-KUDEAKETA(UNE-EN ISO 14001)
- LANEKO SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN KUDEAKETA (UNE EN ISO 45001)
GOITU ERAIKUNTZAK S.L. Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren kudeaketako estandar berriaren araberako ziurtagiria lortu duen lehen enpresa izan da Euskadin eta, gaur egun, 20 urte baino gehiagoko bilakaera izan duen kudeaketa-sistema integratua du, gure bezeroen gogobetetasuna lortzera eta lan-ingurune seguruak sortzera bideratuta dagoena; gainera, ingurumenarekin lotutako alderdiak identifikatzen eta kontrolatzen dira obretan, ingurumenarekiko errespetuz lan egiteko helburuz.
- Kudeaketa Integraleko Politika >>
- Ingurumen-Oharra >>
- Irismena eta AENOR ziurtagiriak >>
- Emakumeen eta gizonen berdintasunarekiko konpromisoa >>
Kontratazio Publikoko Aholku Batzordeak onetsita, Goitu Erkidegoko zein Estatuko Kontratisten Erregistro Ofizialean inskribatuta dago; Ondasun higiezin historiko artistikoen Berroneratzeari dagokion K07 azpitaldean kalifikaziorik handiena du, eta horixe da enpresa ondoen ordezkatzen duen kategoria. Gainera, Adegi, Elkargi eta Ascongi elkarteetako kide da.
GRUPO GOITU Taldeak euskararekiko konpromisoa adierazten du, bai eta emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasuna jasotzen dituzten politikak ezartzeko eta garatzeko konpromisoa ere, eta gure erakundearen barruan benetako berdintasuna lortzeko eta mantentzeko neurriak bultzatzen ditugu.