Erreferentziazko proiektuak
ERABERRITZE- ETA BIRGAITZE-LANAK
-
Era guztietako eraikin publiko eta pribatuen eraberritze- eta birgaitze-lan osoak edo partzialak, eraikinok etxebizitza-erabilerakoak zein zerbitzuetara bideratukoak izan, hala nola udaletxeak, elizak, bulegoak, jauregiak, museoak, errotak, zubiak, pabilioiak, etab.
-
Eraikinen birgaitze energetikoa. SATE fatxadak, fatxada aireztatuak.
-
Jarduketak jabekideen erkidegoetan eta atarietan, hala nola igogailuak jartzea, terrazak gaitzea, sarrerak hobetzea, egitura hobetzea edo indartzea, etab.
-
Egurrezko egitura birgaitzea (egur trinko tradizionala, egur laminatua, CLT panelak).
-
Egurrezko estalkiak eta teilazko teilatuak eraikitzea eta birgaitzea.
-
Harrizko fatxadak birgaitzea (harlangaitza, harlandua).
-
Espezialistak gara Kultura Intereseko Ondasun gisa katalogatutako eraikinetan ondasun higiezin historiko-artistikoak zaharberritzen. K07 sailkapenarekin ziurtatutako enpresa.
-
Hormigoi armatuzko eta altzairuzko elementuak birgaitzea eta horien egiturak indartzea.